Telebista, irrati eta webguneetan programazio berezia eskainiko da indarkeria matxista salatzeko eta ikusgarritasuna emateko.
EITBk eta bere hedabideek bat egingo dute A25arekin, Emakumearen Kontrako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunarekin. Albistegi saioetan eta programazio berezian, han-hemenka antolatutako ekimenen berri emango dute, eta telebista zein irrati-programetan tarte bereziak eskainiko dira gaiari sakonago heltzeko.
#EKIN_Transformazioa ekimena
EITBk #EKIN_Transformazioa kanpaina zabaldu du negazionismoari aurre egiteko. Ekimen honek mito faltsuen aurrean datuak eta informazio zehatzak ematearen garrantzia azpimarratzen du, gizartearen eraldaketa sustatzeko helburuarekin.
Ikur morea eta irudi instituzionala
Azaroaren 25ean, Bilboko egoitzako kanpoaldeko pantailan emakumeek mundu osoan pairatzen duten indarkeria salatzeko irudia jarriko da. Gainera, puntu morea telebistako, irrati-programetako eta webguneko irudietan egongo da presente, egunaren mezua indartzeko.

