“Kaixo 2026” kanpaiek 350.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu dute, eta Lehendakariaren mezua lider izan da ETB2n, bi kateetan guztira 151.000 jarraitzailerekin.

Euskal Telebistak 2025ari agur eta 2026ari ongietorria emateko prestatu zuen programazio bereziak 757.000 lagun erakarri zituen uneren batean, iaz baino 63.000 gehiago.

Lehendakariaren mezua, lider ETB2n

Urtarrilaren 31n, Imanol Pradales lehendakariaren urte zaharreko mezua lider izan zen bere ordutegian ETB2n, %20,8ko audientziarekin, 2003tik izandako daturik onena. Bi kateetan batera, 151.000 lagunek jarraitu zuten Donostiako Miramar Jauregitik eskainitako mezua.

“Kaixo 2026” eta kanpaien arrakasta

Gasteizen ETBk antolatutako Gabon Zaharreko kanpaien festa handiak 350.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen ETB1 eta ETB2 artean, eta %17,8ko audientzia, iaz baino ia bost puntu gehiago.

ETB2n, nabarmena izan zen “Vaya Semanita” saio bereziaren harrera ona, baita ondoren emititutako “Ura Bere Bidean. Bizkaia” emanaldiarena ere, azken honek 300.000 ikus-entzuleko audientzia metatua eskuratuta.

ETB1en, kanpaien ondoren emititutako “Biba 2026” tarteak %14,2ko audientzia lortu zuen euskaldunen artean, eta 160.000 lagunek jarraitu zuten.

ETB, egunero 640.000 ikus-entzule 2025ean

EITB taldeko telebistek %11,7ko audientziarekin itxi dute urtea. Batez beste, 640.000 lagunek aukeratu dute ETB egunero.

ETB2 izan da abenduan bigarren kate ikusiena, %8,9ko audientziarekin. Albistegiek ere urte amaiera bikaina izan dute: %23,5eko audientziarekin, informazioan lider absolutu bihurtuz.

En este artículo

Iniciar conversación

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.